XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etzuten goserik ikusten bere etxeko beyak, leun ta guriak azaldu oi ziran beti; izan ere iñun ba zegon ekarriko zien gauaz arek sortaka-ederrak.

- Ez al zuten iñoiz ebazketan zebillela arrapatzen?.

- Ez ba Maria; oso azkarra zan ta ijitoen era jokaten zun era auzoan lapurtu bearrean, urrutirago jotzen zun.

- Utzi al zun bide txar ori?.

- Gauz on bat ba zun lapur orrek: oso errukitzua zala beartzuakin.

Etzuan iñoiz esku-utzik biali ate ondotik eskale bat; sarritan, berriz, aparia ez ezik aterpea ere eman oi zien, baita soñeko zarpa zarrak kendu azi ta txukunaguak jantzi azi.

Orregatik nunbait ikutu, zion biotza Jainkoak ta ebazketako oitura ori utzi azi.

- Nola ikutu zion biotza, Aitona?.

- Ba omen zan erri artan nekazari on bat: etxealdi eder ta azienda ikusgarriaren jabe zona.

Ba zun ordea, akatz bat: amar urte esposatu zala, bañan aurrik ez.

- Naiko naigabe izango zun ortaz, aitona.

Bai, Josepa; elizkoya zan bera eta elizkoya emaztea ere, orregatik etzaitezte arritu, esaten ba dizutet eguneroko ogia ainbat eskatzen ziotela biak ala biak aur bat Jaunari.

Noizbait artu zien aintzat eskabidea, eta eman zien aurra.

Aurraren batayo bazkaritarako zikiro eder bat azten ari ziran, ta nagusi Jaunak aña, arreta artzen zuten zikiro ori ondo gobernatzen etxe artako morroyak.

Jayo zitzayon aurra ta semea bera: laister bidali zien bere ta emaztearen aldekoai deyak batayorako.

Igandean meza nagusiaren ondoren batayoa.

Sarritan ikusi oi zuan larrean zikiro eder ori gure lapurrak, baita sumatzen jardun nola eraman zezakean bere etxera iñor jabetu gabe.

Orrela ba ostiral arratzaldean, sartu kontuz etxe artako ukulluan iñor jabetu gabe, lotara joanak ziran etxekoak, eta kortara joanik badakizute, gazteak, zein arkitu zun zikiro ondoan?.

- Morroyen bat? - Ez, Maria, ez; deabrua bera omen zegon parrez parre zikiroari begira.

Ta ala omen zion deabru maltzurrak - Pozik zeudek etxe ontakoak seme bat izan dutelako; ez ditek asko uste ni emen nagonik ta zertara etorri naizenik.

- Zertara etorri zera ba zu? - galdegin omen zion deabruari.